Mundua -
Siriako Giza Eskubideen Sarea
17.000 zibil inguru hil dira Sirian 2016an
Gerran hildakoen artean 2.000 ume baino gehiago dago.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
17.000 zibil inguru hil dituzte Sirian 2016an eta, horien artean, 2.000 ume baino gehiago dago, Siriako Giza Eskubideen Sareak jakinarazi duenez.
Hala ere, gobernuz kanpoko erakundeak onetsi duenez, “zaila” da biktimen benetako kopurua jakitea, gehienak bataila frontean hiltzen baitira. Erakundeak azaldu duenez, alde guztiek datu zehatzak zabaltzea ekiditen dute; horregatik, zauritu eta hildakoen kopurua “askoz handiagoa” izan liteke.
Erakundeak Baxar al Assaden erregimenari 8.736 heriotz egozten dizkio, haietatik 1.984 ume, eta errusiar taldeei berriz, 3.967 zibilen hilketak. Muturreko talde islamistei 1.528 pertsona hiltzea leporatu die sareak (besteak beste Estatu Islamikoari). Gobernuz kanpoko erakundeak, gainera, erregimearen aurkako oposizioa 1.048 zibilen hilketen erantzulea dela uste du.
Siriako Giza Eskubideen Sareak alde guztiei giza eskubideak urratzea, zibilak ez babestea, eta, kasu batzuetan, eraso egitea ere leporatu die. Gainera, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari eta nazioarteko komunitateari neurriak hartzera deitu ditu.