Mundua -

Istanbulen

Turkiako atentatuaren inguruko erreakzioak

Rayyip Erdogan Turkiako presidenteak, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Europa mailako agintariek elkartasuna agertu diete biktimei eta batasunaren aldeko deia egin dute.

Anbulantziak, atentatua izan den lekutik ateratzen. Argazkia: Efe.
Anbulantziak, atentatua izan den lekutik ateratzen. Argazkia: Efe.
Anbulantziak, atentatua izan den lekutik ateratzen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istanbuleko diskoteka batean izandako atentatuaren helburua Turquia hankaz gora jartzea dela salatu du Recep Tayyip Erdogan Turkiako presindenteak. Gutxienez, 39 pertsona hil dira, eta beste 40 inguru zaurituta daude.

"Gure herria hankaz gora jartzen eta herritarren adorea suntsitzen saiatzen ari dira, kaosaren bitartez. Baina mehatxu hauek errotik deuseztatzeko asmo sendoa daukagu", esan du estatuburuak.

Halaber, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak atentatu "krudela eta azpizapoa" deitoratu du, Turkiako presidenteari bidalitako mezu batean.

"Terroristek zure herria kolpatu dute berriro", esan dio Merkelek Erdogani. Alemaniarrak, gainera, doluminak eman dizkie biktimen lagun eta senitartekoei.

Federica Mogherini Europar Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariak 2017. urtea atentatu batekin hasi izana deitoratu du.

"Horrelako ezbeharrak saihesteko lanean jarraituko dugu", esan du Mogherinik Twitterreko bere kontuan. "Gure pentsamenduak biktimekin eta haien senitartekoekin daude", gaineratu du Europar Batasuneko ordezkariak.

Iñigo Urkullu lehendakariak "erabat gaitzetsi" tu atentatua. Sare sozialen bitartez, "bere elkartasunik beroena" helarazi die biktimen familiei eta turkiarrei maitasuna bidali die "bizitzaren eta giza duintasunaren aurkako atentatu horrengatik".

Nafarroako Gobernuak atentatu "brutala" gaitzetsi du, eta "biktimei eta familiarrei elkartasuna eta hurbiltasuna" helarazi die "hain momentu mingarrietan". "Beste behin, esan nahi dugu terrorismoa bidegabea eta antidemokratikoa dela, sortzen dituen mina eta sufrimenduagatik, eta helburu bat giza duintasunaren eta pertsonen eskubideen gainetik jartzen duelako", gehitu du.

Mariano Rajoy Espainiako gobernuko presidenteak ere Twitter erabili du bere atsekabea adierazteko. "Atsekabea, istanbuleko diskotekako biktimengatik, bilakaera jarraitzen ari naiz. Beldurraren aurka, batasuna. Espainia Turkiako herriarekin dago", idatzi du Rajoyk.

Frantzian, berriz, Jean-Marc Ayraul kanpo harremanetarako ministroak hitz egin du. "Turkiarekin bihotz-bihotzez, gau sinboliko honetan jasotako kolpe bortitzaren aurrean".

Erresuma Batuko Gobernuak, berriz, Turkian dauden turista britainiarrak ohartarazi ditu, arretaz jokatzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak Turkia