Mundua -
Gerra Sirian
Su-etena mantendu dute Sirian, zenbait enfrentamendu izan arren
Halaber, Errusiako hegazkinak Estatu Islamikoaren aurkako hiru aire-eraso gauzatu dituzte, talde terroristaren aurkako operazio militar bati babesa emateko.
Agentziak | Erredakzioa
Sirian lortutako su-etena herrialde osoan mantentzen ari dira, nahiz eta goizaldeko lehen orduan enfrentamenduak izan Gobernuko indarren eta matxino taldeen artean.
Giza Eskubideen Siriako Behatokiak azaldu duenez, “egoerak lasaia izaten jarraitzen du herrialdeko gune gehienetan, su-eteneko zortzi orduren ostean”.
Ordu batzuk lehenago, erakundeak esan du matxinoek aurrera egin dutela eta posizioak hartu dituztela Hamako probintzian (zentroa); sei agente hil dira enfrentamenduetan.
Halaber, Darann (hegoaldea) noizbehinka borrokak izan direla adierazi du, kasu honetan, segurtasun indarren eta bando islamisten arrean. Quneitran (hegoaldea) ere enfrentamenduak egon dira.
Jaish al Nasr taldek ofizial batek esan duenez, “leherketak izan dira gauean, baina gelditu egin dira”. “Egoera ona da”, nabarmendu du.
Errusiak EIren posizioak bonbardatu ditu
Halaber, Turkiako Indar Armatuak jakinarazi dutenez, Errusiako hegazkinak Estatu Islamikoaren aurkako hiru aire-eraso gauzatu dituzte, talde terroristaren aurkako operazio militar bati babesa emateko.
Azken 24 orduetan Errusiako Armadak hiru aire-eraso gauzatu ditu Turkiarekin aliatutako Siriako Armada Libreko fakzioei babesa emateko. Ondorioz, EIko 12 kide hil dira.
Errusiako Armadak Al Baben ere aire-erasoak egi ditu, eta taldeko 26 kide hi ditu.