Mundua -

Siria

15 pertsona hil dira Sirian, tregoa indarrean zela eginiko erasoetan

Gutxienez sei heriotza eragin dituzten bonbardaketak gauerdia pasatuta egin dituzte, Errusiak eta Turkiak hitzartutako su-etena hasi behar zen ordua jo eta gero.

Bost urte daramatzate siriarrek gerraren ondorioak pairatzen, artxiboko irudian ikusten den bezala
Bost urte daramatzate siriarrek gerraren ondorioak pairatzen, artxiboko irudian ikusten den bezala
Bost urte daramatzate siriarrek gerraren ondorioak pairatzen, artxiboko irudian ikusten den bezala

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 pertsona hil dira gaur Siriako hainbat hiritan gauerdia, Errusiak eta Turkiak hitzartutako su-etena hasi behar zen ordua, pasatuta eginiko hainbat bonbardaketatan.

Biktimen artean bost agindabe eta hiru emakume daude. Hainbat zauritu ere badaude, horietako batzuk larri.

Erasorik larriena Gobernuaren aldeko indarrek egin dute, Deraa hirian, herrialdearen hegoaldean, eta bost pertsona hil dira, tartean ume bat, eta hainbat zauritu, Giza Eskubideen Siriar Behatokiak iragarri duenez.

Behatoki horrek Zamalka hirian, Damasko inguruan, gauerdia jota izandako beste bonbardaketa baten berri eman du. Eraso horretan, pertsona bat hil da, eta hamar zauritu, gehienak umeak.

Alepoko probintzian, Gobernuaren aldeko indarrek Kafr Hamra bonbardatu dute, gauerdia pasatuta, baina ez dute eraso horrek eragindako balizko biktimen berri eman.

Matxinoek, Behatokiak adierazi duenez, Alepon Gobernuak kontrolpean dituzten hainbat gunetara jaurtigaiak bota dituzte, besteak beste Al Asad auzoan eta Hekma ikastetxean.

Damaskon, burrunba ozena entzun da Al Mazraa auzoan, Errusiaren enbaxada dagoen inguruan, eta ez da inor zauritu.

Turkiak, siriar Gobernuaren aurkarien aldekoak, eta Errusiak, Damaskoko Exekutiboaren babesleak, su-etena iragarri zuten asteazkenean, herrialde osorako.

Berez, bart, gauerdian, sartu behar zen indarrean tregoa, baina errebeldeek esan dute ez dutela horrelako inolako proposamenik jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Gerra Siria Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Siria albisteak gaur