Mundua -
Gatazka
Turkia eta Errusia Siria osoan su-etena egiteko akordiora iritsi dira
Su-etena gauerdian jarriko dute martxan (21:00GMT). Enfrentamenduak eteteak arrakasta izanez gero, erregimenak eta oposizioak negoziazio politikoak hasiko lituzkete Astanan.
Agentziak | Erredakzioa
Turkia eta Errusia Siria osoan su-etena egiteko akordio batera iritsi dira. Gauerdian jarriko dute martxan (21:00GMT), Andolu agentziak asteazken honetan jakitera eman duenez.
Ankara eta Mosku akordio batera iritsi dira Damaskoko Gobernuarekin eta oposizioko taldeekin herrialde osoan su-etena egiteko, iturri honen arabera.
Enfrentamenduak eteteak arrakasta izanez gero, erregimenak eta oposizioak negoziazio politikoak hasiko lituzkete Astanan, Kazajistango hiriburuan, Turkiaren eta Errusiaren babespean.
Negoziazio mahaian Bachar al Asaden Siriako Gobernua eta oposizioko indar guztiak eseriko lirateke, terroristatzat jotako taldeak izan ezik.
Batasun Demokratikoko Alderdi kurdusiriarra eta haren Herriaren Babesaren Batasuna beso militarrak Estatu Islamikoaren aurka borrokatzen ari dira, herrialdearen iparraldean, eta negoziazioetatik kanpo geratu litezke, Ankarak talde terroristak direla uste duelako.
Errusiak eta Turkiak Alepoko hirian su-eten bat babestu eta bi astera eman da akordioa.