Mundua -

Siria

3.500 pertsona atera dituzte Alepo ekialdetik

Zibilak bertatik ateratzeko operazioa berriz abiatu dute, autobusak erretzeagatik etenda izan ostean.

Alepo
Alepo
Aleporen ebakuazioa berriro ere martxan da

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.500 pertsona inguru atera dituzte Alepo ekialdetik, 65 autobusetan, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak adierazi duenez.

Alepo ekialdetik zibilak eta milizianoak ateratzeko operazioa bertan behera utzi behar izan dute igande honetan, Fua eta Kefraya herri xiiteetatik zibilak atera behar zituzten zenbait autobus erre ostean, Rami Abderrahman Giza Eskubideen Siriako Behatokiko zuzendariak jakitera eman duenez.

Behatokiko zuzendariak azaldu duenaren arabera, Siriako eta Iraneko erregimenek zibilak Fua eta Kefraya herrietatik ateratzeko bermeak eskatzen dituzte, ebakuazio operazioarekin berriro hasteko baldintza bezala.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siria albisteak gaur