Mundua -

Toronton (Kanada)

Bankuek haien erreskatearen kostea ordaintzea adostu du G20k

Helburu horrekin, banku tasa bat ezartzeko askatasuna eman die herrialdeei. Garapen-bidean dauden herrialdeak krisiaren erantzuleak ez direla adierazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ak bankuek Gobernuek haien erreskateetan erabilitako diru kopurua ordaintzea adostu dute, baina helburu horrekin banku tasa bat ezartzeko askatasuna eman die herrialdeei.

Tasa hori eztabaida bihurtu da G20ko herrialdeen artean, azaleratzen ari diren herrialdeak eta Kanada horren aurka agertu baitira.

Garapen-bidean dauden herrialdeen arabera, haien banku sistemek ez dira 2008 eta 2009 artean izandako nazioarteko krisi larriaren hazia izan, eta ez dute gertatutakoagatik erreskaterik ordaindu behar.

G20aren amaierako komunikatuak eztabaida baretu egin du, herrialde bakoitzari haien neurriak aurrera eramateko aukera emanez, "zergadunak babestuz gero", eta "finantza sistemaren arriskuak murriztuz gero".

Hala ere, argi utzi du finantza sektoreak "bidezko kontribuzioa egin behar duela gobernuen esku-hartzea ordaintzeko".

G20aren bilera Toronton, Kanada, hasi zen hurrengo hiru urteetan defizita eta herrialdeen zorra murriztearen beharrari buruzko adostasunarekin, egoera ekonomiko egokia berreskuratzeko.

Krisia gainditzeko suspertze ekonomikoaren neurriak nola eta noiz kendu behar diren izan da eztabaidarik nagusiena G20 osatzen duten herrialde garatu eta garapen-bidean daudenen artean.

G-20ak Toronton (Kanada) ospatzen ari den bilera agintarien arteko adostasunarekin hasi da. Hurrengo hiru urteetan herrialdeen defizita eta zorrak murrizteko beharra dagoela dakite, dena den, murrizketak noiz eta nola egin eragin ditu desadostasun nagusienak.

Dena den, murrizketak noiz eta nola egin eragin ditu desadostasun nagusienak, herrialde garatuak zein garapen bidean dauden herrialde nagusienak biltzen duen taldean.

Zapaterok G-20ren agintarien aurrean defendatu zituen krisiari aurre egiteko ezarritako erreformak, bereziki lan-erreforma eta aurrezki kutxen lege berria. Horretaz gain, Espainiak eta Europako beste hainbat herrialdek defizita murrizteko onartutako zerga-doikuntza neurriak ere babestu ditu presidente espainiarrak.

Gaurko lan-saioez gain, Gobernuko presidenteak Turkia, Malawy, India, Indonesia, Japonia, Arabia eta Errusiako agintariekin bakarkako bilerak izango ditu zapaterok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea