Mundua -

Turkia

Nazioarteak Istanbulgo atentatua gaitzetsi du

Gutxienez 38 pertsona hil dira, poliziak gehienak, eta besta ia 200 zauritu dira erasoaren ondorioz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak "irmo" gaitzetsi ditu Istanbulgo futbol-zelai baten alboan, ia aldi berean, izandako bi eraso terroristak. Gutxienez 38 pertsona hil dira, poliziak gehienak, eta 100 zauritu baino gehiago.

Kanpo Politika eta Lankidetzarako Ministerioak agiri batean esan duenez, Exekutiboak terrorismo oro salatu du, eta elkartasuna erakutsi die Turkiako agintariei borroka horretan.

Gainera, doluminak eman dizkie hildakoen familiartekoei eta Turkiako herriari. Zaurituak lehenbailehen errekuperatzea espero duela ere aipatu du.

Turkiako Gobernua

Terrorismoaren aurka borrokatzen jarraituko dutela eta Istanbulgo atentatu bikoitzagatik mendekua hartuko duela adierazi du Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak. "Beldurtuta gaudela uste badute, oker daude", esan du Erdogabek CNNTürk kanalean egindako adierazpenetan, "erantzuleek larrutik ordainduko dute".

Frantzisko aita santua

Bestalde, aita santuak ere gertatutakoa gaitzestu du. "Heriotza eta suntsipena dakartzan indarkeriaren aurrean, balore zibilen inguruan batzea egokitzen zaigu", adierazi du Frantzisko I.ak.

Ban Ki-moon

NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek ere atentatuak errefusatu ditu, eta erantzuleak Justiziaren aurrera laster eramango dituzten itxaropena adierazi du.

Putinek elkartasuna eskatu du terrorismoaren aurkako borrokan

Vladimir Putin Errusiako presidenteak deia egin dio nazioarteari, terrorismoaren aurkako borrokan bat egin dezan. Doluminak adierazi dizkie turkiarrei jasandako atentatuagatik.

"Errusiako presidenteak azpimarratu duenez, beharrezkoa da indarrak batzea munduko terrorismoaren aurkako borrokan", esan dute Kremlinak argitaratutako ohar batean.

Europar Batasunak terrorismoaren aurkako borrokan duen "konpromisoa" berretsi dio Turkiari

Halaber, Federica Mogherini EBk Kanpo Gaietarako duen goi ordezkariak eta Johannes Hahn Auzotasunerako eta Hedapenerako komisarioak argitaratu duten oharrean, bloke komunitarioak Turkiako terrorismoaren aurkako borroan duen "konpromisoa" berretsi dute, Istanbulen izandako atentatuen harira.

Era berean, atsekabea erakutsi die hildako 38 biktimen familiartekoei, eta zaurituak ahalik eta azkarren errekupera daitezen desio dutela esan dute.

"Ekintza terrorista guztiak gaitzesten ditugula berretsi nahi dugu, mehatxu terroristari aurre egiteko Turkiarekin batera lan egiteko konpromisoa baieztatzeaz gain", azpimarratu dute Mogherinik eta Hahnek. Europar Batasunaren elkartasuna helarazi die Turkiako Gobernuari eta herriari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Turkia berriak