Mundua -

Nobel Sariakl

Santosek 'kolonbiar guztien izenean' jaso du Bakearen Nobel saria

Kolonbiako presidenteak bukatutzat jo du "gure herriari hainbeste sufrimendu eta larritasun eragin dion guda".

Juan Manuel Santos Bakearen Nobel saria jasotzeko unean. Argazkia: EFE
Juan Manuel Santos Bakearen Nobel saria jasotzeko unean. Argazkia: EFE
Bakearen alde egindako lanagatik Nobel saria eman diote Santosi

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak Bakearen Nobel saria jaso du larunbat honetan, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileekin (FARC) bakea sinatzeagatik. Bere aburuz, sari horrek "ezinezkoa dena posible izan daitekeela" erakusten du, bere herrialdean gerra amaitu egin baita.

Santosek "kolonbiar guztien izenean" jaso ditu Bakearen Nobel sariaren irabazle bihurtzen duten diploma eta domina Osloko udaletxean (Norvegia) , mila pertsona baino gehiagoren aurrean, egin den ekitaldi batean.

"Gure herriari herrialde osoan zehar hainbeste sufrimendu eta larritasun eragin dion guda bukatu egin da", adierazi du Santosek, eta bake hori "egonkorra eta iraunkorra" izateko beharrizana azpimarratu du.

Bakea bukatzeko bere "ahalegin irmoengatik" jaso du saria Santosek, eta, bere esanetan, "zerutik eroritako oparia izan da". "Gure itsasontzia noraezean zebilela zirudien une batean, Nobel Saria gure helmugara, bakearen portura, heltzea bultzatu digun aldeko haizea izan da!", azaldu.

Santos ziur dago Kolonbiako bake-prozesuak eredu gisa balio dezakeela munduan zehar dauden beste gatazka armatu batzuk bukatzeko. Aipatu dituenen artean Siria, Yemen edota Hego Sudangoa daude. "Bakearen eguzkiak distira egiten du Kolonbiako zeruan. Haren argiak mundu guztia argizta beza!" aldarrikatu du.

Dylan ez egotea izan da albiste nagusiena gainerako Nobel sarien emate-ekitaldian

Ordu batzuk geroago, arratsaldez, abenduaren 10ean urtero egiten den legez, Stockholmen egin dute gainerako Nobel sarien (Medikuntza, Fisika eta Kimika, Literatura eta Ekonomia) emate-ekitaldia. Bertan, Suediako Carlos Gustavo erregeak banatu ditu sariak, eta ekitaldiko gauzarik nabarmenena Bob Dylan Literatura sariaren irabazlearen ez egotea izan da albiste nagusiena; alabaina, "A Hard Rain's A-Gonna Fall" bere abestia Patti Smithen ahotan entzun ahal izan dute bertaratu direnek.

Abeslari estatubatuarrak agertokitik abestu du Dylanen kanta, eta geldiune bat egin behar izan du. "Barkatu, barkatu, oso urduri nago", esan du artistak.

 

Patti Smithi kanta ahaztu zaio
Patti Smithi kanta ahaztu zaio
Patti Smithi kanta ahaztu zaio

7:49

 

Horrez gain, sari-banaketan zehar saridunetako bat ekitalditik atera behar izan dute. Duncan Haldane eta Michael Kosterlitz kideekin batera fisikako saria eskuratu duen David Thouless-ek (82 urte) agertokitik eraman dute bere osasun egoera dela-eta (aurretiaz egindako ekitaldietan ere ez du parte hartu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Nobel sariak albisteak Gaurko azken orduko albistea Zer gertatu da Kolonbian?