Mundua -

Italia

Gobernu berria osatzeko kontsultak hasi dituzte Italian

Gobernu krisiari aurre egiteko lehen bilera izan da, Renzik dimisioa eman ostean, Konstituzioa erreformatzeko erreferendumean aurkako emaitzak direla eta.

Laura Boldrini Italiako Diputatuen Ganberako presidentea. EFE
Laura Boldrini Italiako Diputatuen Ganberako presidentea
Laura Boldrini Italiako Diputatuen Ganberako presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Mattarela Italiako Errepublikako presidenteak Gobernu berri bat osatzeko kontsultak hasi ditu ofizialki ostegun honetan, Matteo Renzi lehen ministroak dimisioa aurkeztu ostean. Bitartean, Renzik jardunean jarraitzen du.

Gobernu krisiari aurre egiteko lehen bilera izan da, Renzik dimisioa eman ostean, Konstituzioa erreformatzeko erreferendumaren aurkako emaitzak direla eta. Izaera instituzionala izan du bilerak, Mattarela ez delako alderdi politikoekin egon, Pietro Grasso Senatuko presidentearekin eta Laura Boldrini Diputatuen Ganberako presidentearekin baizik.

Elkarrizketak Erroman egin dituzte, Quirinaleko (Estatuko Buruzagitzaren egoitza) jauregian, eta Giorgio Napolitano Italiako presidente ohia ere egon da saio horretan.

Bilera ateak itxita egin dute, eta, ondoren, inork ez du adierazpenik egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Italiako albisteak