Mundua -
Ikerketa militarra
Israelek akatsak onartu ditu ontzidiaren kontrako erasoan
Barne ikerketaren arabera, abordajea egin zuen unitatea ez zegoen behar bezala prestaturik, inteligentzia zerbitzuak ez ziolako informazio nahikorik eman.
Erredakzioa
Israelgo Marinak egindako ikerketa baten arabera, akats larriak egon ziren maiatzaren amaieran egin zen "Askatasunaren Ontzidiaren" kontrako erasoan.
Tokian tokiko hedabideen arabera, "Mavi Marmara" ontziaren erasoan akatsak egon zirela onartzen den lehenengo aldia da hau. Izan ere, maiatzaren 31n jazo zen erasoan ontziadiaren bederatzi kide hil zituen Israelgo Armadak.
Barne ikerketaren arabera, abordajea egin zuen unitatea ez zegoen behar bezala prestaturik, inteligentzia zerbitzuak ez ziolako informazio nahikorik eman eta indarra erabiltzerako orduan akats gehigarriak izan ziren.
"Prestaketa lanen eta informazio bilketan egon zen arazorik nagusiena izan zen ez genekiela dozenaka aztoratzaile egongo zirela", adierazi du abordajean nahastuta dagoen komandante militarretako batek.
Justizia Auzitegi Goreneko batzorde batek Gazako blokeoa eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa zeraman ontzidiaren kontra egindako erasoa ikertuko du.