Mundua -
Ekialde Ertaina
2010ean Afganistanen segurtasun eza handitu egin dela salatu du NBEk
Urteko lehenengo lau hilabeteetan bat-bateko lehergailuekin eta bideetan jarritako bonbekin NBEko eta Afganistango indarren kontra egindako erasoak ia bikoiztu egin dira.
Erredakzioa
NBEk 2010. urtean Afganistanen segurtasun ezaren gehitze "adierazgarria" izan dela salatu du.
Urteko lehenengo lau hilabeteetan bat-bateko lehergailuekin edo bideetan jarritako bonbekin Afganistango eta NBEko indarren kontrako erasoak ia bikoiztu egin dira.
NBEren txosten baten arabera, lehenengoko lau hilabeteetan bat-bateko lehergailuekin egindako erasoak % 94 areagotu dira, 2009ko epe berdineko datuekin parekatuta. Tendentzia hori "kezkagarria" da.
NBEren ustez, indarkeriaren nagusitasuna Afganistango hegoaldean egiten ari diren talibanen kontrako operazioen ondorioa da.
Ikerketak dioenez, ekialde ertaineko herrialdean, epe horretan, astean batezbesteko hiru atentatu suizida izan dituzte.
Atentatu horien areagotzea "Al Qaedaren sare terrorista lokalen gaitasuna agerian jarri du", NBEk dioenez.
Matxinatuak zibilen kontrako erasoak egiten jarraitu dutela dio txostenak, astean zazpi hilketen batezbestekoarekin, % 45 gehiago.