Mundua -

Irak

Tropa irakiarrak Mosulen sartu dira ekialdeko frontetik

Abdelgani al Asadi terrorismoaren aurkako buruzagi irakiarrak adierazi duenez, Kukyeli auzoko zati bat aske uztea lortu dute.

Estatu Islamiarreko (EI) yihadisten aurka ari dira borrokan Kukyeli auzoan. Argazkia: EFE
Estatu Islamiarreko (EI) yihadisten aurka ari dira borrokan Kukyeli auzoan. Argazkia: EFE
Indar irakiarrek Mosulen sartzea lortu dute

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko tropek Mosul hirian sartzea erdietsi dute, ekialdeko frontetik. Goi-komandante batek baieztatu duenaren arabera, Estatu Islamikoko (EI) yihadisten aurka ari dira borrokan Kukyeli auzoan.

Al Asadiren esanetan, gaur lortu dezakete Kukyeli auzoa erabat kontrolatzea; baina, aldi berean, onartu du prozesua “luzatu” egin daitekeela.

Bestalde, tropa irakiarrek atzo bereganatu zuten Bazauiako kontrola, baita ekialdeko frontean ere. Halaber, Kukyelin aurrera egin zuten, eta Mosuleko sarreratik 900 metrora iritsi ziren. Bazauiako 250 biztanlek alde egin dute, eta desplazatuen eremuetara eramaten ari dira.

Yihadistas intentan llevar 25.000 civiles a centro Mosul para evitar ataques

25.000 zibil Mosuleko erdigunera eramaten saiatzen ari dira yihadistak, erasoak ekiditeko. NBEk esan duenez, Estatu Islamikoa 25.000 zibil hegoaldetik Mosul erdigunera eramaten saiatu da, giza-armarri moduan erabiltzeko.

"Milaka ibilgailutan garraiatu zituzten zibilak, bai kamioetan bai furgonetetan", adierazi du Ravina Shamdasani NBEko Giza Eskubideen bulegoko bozeramaileak.

Hala eta guztiz ere, ibilgailu gehienek ez zuten iristea lortu, Iraken aldeko koalizio militarraren hegazkinak zebiltzalako inguruan. Beraz, atera ziren tokira bueltatu behar izan zuten, Hamman al-Ali eremura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Estatu Islamikoa Eguneko albisteak