Mundua -

Siria

Etenik ez Siriako Armadaren eta matxinoen arteko liskarretan

Azken 24 orduetan gutxienez 21 herritar hil dira etxebizitzen aurka botatako mortero-obusen ondorioz.

Bonbardaketek jarraitzen dute Alepon. Artxiboko argazkia: EiTB
Bonbardaketek jarraitzen dute Alepon. Artxiboko argazkia: EiTB
Bartella, Estatu Islamikotik askatutako herrietako bat

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bachar al Asad Siriako presidentearen aldeko indarren eta matxino islamisten arteko borrokaldiek jarraitzen dute larunbat honetan Alepon, bigarren egunez jarraian. Siriako Armadak Alepoko ekialdeko auzoak dauzka inguratuta, eta matxinoak setioa apurtzen saiatzen ari dira.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, oposizio armadak kontrolpean dituen Al Rashidin, Proiektu 1070 eta Dahie al Asad auzoak bonbardatu dituzte gerrarako hegazkinek. Azken 24 orduetan gutxienez 21 herritar hil dira etxebizitzen aurka botatako mortero-obusen ondorioz.

Bien bitartean, 15 kilometroko gerra-tokian, Yamiat al Zahratik Alepoko mendebaldera, liskarrek jarraitzen dute.

Gobernuaren aurkako gerrilariek gaua bitartean jarraituko dute obusak botatzen, honako auzo hauen aurka, hain zuzen ere: Al Hamdaniya, Al Yamiliya, Al Musharaqa, Al Faid, Al Zahra, Alepo Berria, Saladino, Al Azamiya eta Al Furqan. Zehaztu gabeko lagun hil dira borrokaldi horietan.

Borrokak areagotu egin dira joan den asteburutik, Errusiak eta Damaskoko Gobernuak adostutako lau eguneko su-eten humanitarioaren ostean,

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Zer ari da gertatzen Sirian?