Mundua -

Irak

Irakeko Armadak Mosul kontrolpean hartzeko erasoa hasi du

Irakeko Armadak herrialdeko bigarren hiri handiena, Mosul, ISISen gotorlekua, berreskuratzeko erasoa hasi du, indar aliatuen laguntzarekin.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Estatu Islamikoari Mosulen kontrola kentzeko operazioa martxan da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko Armadak herrialdeko bigarren hiri handiena, Mosul, berreskuratzeko erasoa hasi du bart indar aliatuen laguntzarekin.

Haider al-Abadi Irakeko lehen ministroak eman die operazioaren berri herritarrei, telebista bidez. "Garaipenaren unea iritsi da" eta "ISISen terrorismotik eta biolentziatik askatzeko operazioa abiatzeko agindu dut", adierazi du.

Mosul ISISen gotorleku da 2014ko ekainaz geroztik, eta Irakeko Armadak hilabeteak zeramatzak operazio militarra prestatzen.

Operazio militarra abiatu aurretik, kaleetan panfletoak bota dituzte erasoaz ohartarazteko herritarrei.

Gaur egun ez dago argi zenbat pertsona bizi diren Mosulen, baina ISISek bereganatu arte bi milioi biztanle zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Estatu Islamikoa Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Iraken? Ekialde Hurbila