Mundua -

Nazio Batuak

NBEk Antonio Guterres izendatu du hurrengo idazkari nagusi

Portugaleko lehen ministro ohiak urtarrilaren 1ean hartuko du Ban Ki moonen lekukoa.

Antonio Guterres. EFE
Antonio Guterres. EFE
Antonio Guterres. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEko Batzar Nagusiak Antonio Guterres Portugaleko lehen ministro ohia baieztatu du hurrengo idazkari nagusi gisa, joan den astean Segurtasun Kontseiluak emandako proposamena berretsita.

Guterresek urtarrilaren 1ean hartuko du Ban Ki moon egungo buruaren lekukoa.

Portugaldarrak hamar urte eman ditu bere herrialdeko lehen ministro karguan, eta 10 Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziako arduradun gisa.

Ban Ki moonen ordezkoa emakume bat edo Europako Ekialdeko hautagai bat izango zela zirudien hasieran, baina, azkenean, Segurtasun Kontseiluak portugaldar bat proposatu zuen.

NBEko Batzar Nagusiak berretsi egin du gaur haren izendapena, bozketa batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak