Mundua -

SARRASKIA

140 pertsona hil eta 540 zauritu dira Yemengo bonbardaketan

Saudi Arabiak gidatutako nazioarteko koalizioak ezeztatu egin du erasoan parte hartu izana.

140 hildako eta 540 zauritu, Yemengo bonbardaketan. Argazkia: EFE
140 hildako eta 540 zauritu, Yemengo bonbardaketan. Argazkia: EFE
140 hildako eta 540 zauritu, Yemengo bonbardaketan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yemengo Huthis agintari errebeldeek konfirmatu dutenez, gutxienez 140 pertsona hil eta 540 zauritu dira larunbatean Sana hiriburuan hileta batean izandako bonbardaketan.

Yemengo gobernu errebeldeak gaitzetsi egin du erasoa, eta Saudi Arabiak gidatutako nazioarteko koalizioari egotzi dio erasoa. Komunikatu baten bidez zabaldu duenez, genozidiotzat jo du larunbatean gertatutakoa. Nazioarteko Koalizioak, bestalde, ezeztatu egin du erasoan parte hartu izana.

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak, bere aldetik, nazioarteko koalizioari eskaintzen dion babesa berrikusi egingo duela esan du.

“Gertatutakoarekin oso arduratuta gaude”, esan du Ned Price Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko bozeramaileak.

“AEBren babesa ez da txeke zuri bat”, gaineratu du Pricek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea