Mundua -

Sarraskia

Gutxienez 160 hildako Yemenen, hileta batean izandako bonbardaketan

Itxura denez, Saudi Arabiak gidatzen duen nazioarteko koalizioko hegazkinek egin dute bonbardaketa.

Sanan (Yemen) izandako bonbardaketa. Argazkia: EFE.
Sanan (Yemen) izandako bonbardaketa. Argazkia: EFE.
Sanan (Yemen) izandako bonbardaketa. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 160 lagun hil dira Yemengo hiriburuan (Sana), horien artean bere burua Gobernu gisa aldarrikatutako hutien hainbat goi kargu, hileta baten aurka izandako bonbardaketa baten eraginez. Dirudienez, bonbardaketaren egileak Saudi Arabiak gidatzen duen nazioarteko koalizioko hegazkinak izan dira, Xinhua agentzia txinatarrak jasotako lekukoen adierazpenen arabera.

Huti Gobernu erreboltariko Osasun ministroak (Tamim Al Shami) jakinarazi duenez, bonbardaketaren ondorioz izan diren hasiera bateko biktima kopurua 450ekoa da (hildakoak eta zaurituak zenbatuta).

Gutxienez bi bonbak jo dute ehunka lagun bilduta zeuden zeremonia areto baten aurka. Hileta Jalal al Ruwaishan Barne ministro hutiaren aitari azken agurra emateko zen. Hutiek kontrolpean dituzte hiriburua eta herrialdeko beste hainbat gune.

Koalizio arabiarrak ukatu egin du

Saudi Arabiak gidatzen duen koalizioak ukatu egin du Yemengo hiriburuko inongo jomugarik bonbardatu izana.

Al Arabiya telebista saudiarabiarrak koalizioaren ohar labur bat plazaratu du, eta bertan jasotzen denaren arabera, koalizioak ezeztatu egin du gaur "Sana gainean hegaz egin izana"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea