Mundua -

Israel

Nazioarteko bi ikuskatzaile, ontzidiaren kontrako erasoaren ikerketan

Jacob Turkel Auzitegi Goreneneko epaile ohiak gidatuko du ikerketa batzordea, laguntza humanitarioa zeraman ontziko bederatzi pertsona hil ziren erasoa argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacob Turkel Auzitegi Goreneneko epaile ohi batek zuzenduko du ''Mavi Marmara'' ontzidi humanitarioaren kontrako erasoan bederatzi pertsona hil ziren gertaerak argitzeko batzordea. Erasoa Israeleko soldaduek egin zuten ontzidiak laguntza humanitario Gazaraino eraman ez zezan.

Baina Israelek azkenean etsi egin behar izan du nazioartearen presioaren aurrean, eta atzerriko bi ikuskatzaile onartu ditu ikerketa batzordean.

Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak zabaldu du erabakia astero egiten duten Ministro Kontseiluaren ostean; aste honetan epailearen izendapena onartu dute eta, haren esanetan, Barack Obama AEBetako presidenteari Israelek gertatutakoa argitzeko dituen planen berri eman diote.

Netanyahuk berriz ere esan duenez, erasoaldia "gudarako materiala Gazan sartzea" ekiditeko ekintza izan zen eta gaineratu du modu erregularrean hitz egiten duela agintari estatubatuarrekin "bermatzeko printzipio hau modu eraginkorrean ezartzen dela" The Jerusalem Post egunkari israeldarrak plazaratu duenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea