Mundua -

Iruzurra

Madoff-ek biktimak erdeinatu ditu 'zekenak eta leloak' izateagatik

Bernard Madoff-ek iruzurra 20 urtean zehar mantentzea "amesgaiztoa izan zela" onatu du. 150 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da eta beste preso batzuk gai ekonomikoetan aholkatzen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernard Madoff-ek 150 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da Butner-eko kartzelan, finantza iruzurra egiteagatik, heroia bilakatu da beste presoen artean eta eginikoagatik ez dauka ahaldurarik, New York aldizkariak argitaratu duenez.

Elkarrizketan, Madoff-ek "20 urtez bezero haiek jasan ditut eta orain 150 urtez giltzapeturik" dagoela adierazi du, bezeroak "zekenak eta leloak" zirelako engainatu zituela azalduz. Aldizkariaren arabera, bezeroek dirua ematen jarraitzen zuten, Madoffek egokia ez zela esan arren.

Madoffek 71 urte ditu, Nasdaq burtsa merkatuko presidente izatera heldu zen, eta pertsonai ospetsua bihurtu da kartzelan. Beste preso batzuei aholkuak ematen dizkie gai higiezinei edo finantza inbertsioei buruz. Carmine Persico mafiosoa edo Jonathan Pollar espia israeldarra dira bere bezero berriak, adibidez.

Iruzurra 20 urtez mantentzea "amesgaiztoa izan zela" adierazi du Madoff-ek.

"Heroia da kartzelan. Zalantza barik historiako maula-egile nagusiena da", adierazi du aldizkariak elkarrizketatutako kartzelako preso batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea