Mundua -

Nazio Batuak

NBEk ontzidiaren erasoa ikertzea eskatu dio Zeelanda Berriari

Atzo Irlandako "Rachel Corrie" ontziari eraso egin zuten eta tripulazioko 19 kideak gaur bidaliko dituzte euren herrialdeetara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundearen idazkari orokorrak Israeleko Armadak eraso egin zuen ontzidiaren ikerketa Zeelanda Berriko batzorde batek egitea eskatu du.

Batzordea Geoffrey Palmer Zelanda Berriko lehen ministro ohiak zuzentzea nahi du Banek. Horretaz gain, ikerketa Israel eta Turkiako ikertzaileak gainbegiratzea eskatu du NBEren idazkari orokorrak, The Jerusalem Post egunkariaren arabera.

Nazio Batuen Erakundeak egindako proposamena Israeleri helarazi zaio eta hurrengo egunetan erantzun bat jasotzea espero da.

Ehud Barak Defentsa ministro hebrearrak adierazi duenez, astelehenean jazo zen "Askatasunaren ontzidia"ren kontrako erasoa ikertzearen alde dago, betiere batzordeak nahasitako militarrak ikertzen ez baditu.

Atzo Irlandako "Rachel Corrie" ontziari eraso egin zuten eta tripulazioko 19 kideak gaur bidaliko dituzte euren herrialdeetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea