Mundua -
'Askatasunaren ontzidia'
Israelek "Rachel Corrie" ontziari eraso egin dio
Gazara laguntza zeraman ontziak Israelen porturatzea lau aldiz arbuiatu ostean jazo da erasoa. Antza, ez da biktomarik izan.
Erredakzioa
Israeleko Armada "Rachel Corrie" ontzi irlandarrari eraso egin dio. Antza, Israeleko militarren bozeramaileak adierazi duenez ez da biktimarik izan.
Gazara laguntza zeraman ontziak Israelen porturatzea lau aldiz arbuiatu ostean jazo da erasoa.
Egunsentitik Israelen bi itsasontzi militarrek inguratuta zeukaten giza-laguntza daraman "Rachel Corrie" itsasontzi irlandarra. Israelgo ontziek "Rachel Corrie" Ashdodeko portura joatea nahi zuten baina irlandar itsasontziko tripulazioak ez du kasurik egin.
Israelek "Rachel Corrie" Gazara heltzea ez zuela onartuko esan zuen, atzo harreman diplomatikoek porrot egin ostean. "Rachel Corrie" "askatasunaren ontzidiaren" ontzi bat da, arazo teknokiak izan zituen eta beranduago heldu zen eskualdera.
Tiroak, distantzia laburrean
Bestalde, The Guardian egunkariaren arabera, joan den astelehenean "askatasunaren ontzidia"ri egindako erasoaren ondorioz hil ziren bederatzi ekintzaile turkoak 30 tiro jaso zituzten.
Horietako bost buruan tirokatu zituzten, distantzia laburrean, autopsien ondorengo datuek adierazten dutenez.
The Guardian hedabidearen arabera, Fulkak Dogan 19 urteko gazteak, estatubatuar nazionalitatea ere zuena, 45 zentimetro baino gutxiagoko distantzian, bost tiro jaso zituen aurpegian, buruaren atzealdean, bi hanketan eta bat sorbaldan.