Mundua -

Eskualde hauteskundeak

Ultraeskuinak aurrea hartu dio Merkelen alderdiari Mecklenburgen

CDU alderdiak eskuinaren hegemonia galdu du lehen aldiz Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdean egindako hauteskundeetan.

SPD alderdi sozialdemokratak irabazi ditu Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdeko hauteskundeak. EFE
SPD alderdi sozialdemokratak irabazi ditu Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdeko hauteskundeak. EFE
SPD alderdi sozialdemokratak irabazi ditu Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdeko hauteskundeak. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel kantzilerraren CDU alderdi kristau-demokratak eskuinaren hegemonia galdu du, lehen aldiz, Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdean egindako hauteskundeetan, eta AfD alderdi ultraeskuindarraren atzetik geratu da.

Alderdi sozialdemokrata izan da lehen indarra, baina bost puntu galdu ditu. Botoen % 99 zenbatuta zirenean zabaldutako datuen arabera, SPD alderdi sozialdemokratak botoen % 30,6 eskuratu du.

AfD alderdi ultraeskuindarra lehen aldiz aurkeztu da Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdeko hauteskundeetan, eta bigarren gelditu da (botoen % 20,8), Angela Merkelen alderdiari aurrea hartuta. Alderdi ultraeskuindarrak errefuxiatuen kontrako diskurtsoa du oinarri.

CDU Merkelen alderdia hirugarren indarra izan da, botoen % 19 lortuta. CDU alderdia sozialdemokraten bazkide izan da azken 10 urteetan Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdean.

Ezkerrak ere behera egin du (botoen % 13,2), eta Berdeak (botoen % 4,8) Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdeko parlamentutik kanpo gelditu dira.

Hurrengo hitzordua bi aste barru izango da; izan ere, orduan egingo dira eskualdeko hauteskundeak Berlinen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Alemania albisteak Angela Merkel Albisteak Hauteskundeak Ultraeskuina