Mundua -
Atentatua Turkian
Gaziantepeko atentatuan hildako 51 pertsonetako 22 umeak ziren
Erdogan presidentearen esanetan, 12 eta 14 urte arteko nerabe bat izan zen atentatu suizidaren egilea.
Agentziak | Erredakzioa
Asteburu honetan Gaziantep hirian (Turkiako hego-ekialdea) ezkontza baten aurka egindako atentatu suizidan hildako 51 pertsonetako 22 umeak ziren, 14 urte baino gutxiagokoak, herrialde horretako Gobernuak baieztatu duenez.
Atentatuaren ustezko egilea 12 eta 14 urte arteko mutil bat izan da, Recep Tayyip Erdogan presidentearen esanetan.
Agintariak Estatu Islamikoari egotzi dio sarraskia. Nolanahi ere, oraindik inork ez du bere gain hartu erasoa, eta, iraganean, agintariek erakunde terrorista horri egotzitako hainbat atentatu ez ditu aldarrikatu Abu Bakr al Baghdadiren taldeak.
Gaziantep Turkiako hego-ekialdean dago, eta bertako herritar gehienak kurduak dira. Inguru horretan, tentsio handia dago HDP alderdiaren aldekoen eta Estatu Islamikotik gertu daudenen artean.
Estatu Islamikoak Turkian egin zuen lehen eraso suizidaren ondorioz (2015eko uztailean) kurduen aldeko ezkerreko militanteak ziren; Gaziantepetik gertu jazo zen eraso hura.