Mundua -

Leherketa

Bonba-auto batek hiru pertsona hil eta 170 zauritu ditu Turkian

Ordu batzuk lehenago, beste leherketa bat izan da Turkia ekialdeko Van hirian, eta hiru pertsona hil dira.

Bonba-auto batek hiru pertsona hil eta 170 zauritu ditu Turkian. Argazkia: EFE
Bonba-auto batek hiru pertsona hil eta 170 zauritu ditu Turkian. Argazkia: EFE
Hiru hildako Turkian, komisaldegi baten aurkako erasoan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bonba-auto batek eztanda egin du ostegun honetan, abuztuak 18, Turkiako hego-ekialdeko Elazig hiriko polizia-etxe batetik gertu, eta hiru pertsona hil eta ehunka zauritu dira, bertako hedabideek zabaldu dutenez. Ordu batzuk lehenago, beste leherketa bat izan da Turkia ekialdeko Van hirian; hiru pertsona hil dira bertan.

Turkiako segurtasun-indarretako iturrien arabera, polizia-etxetik gertu aparkatuta zegoen bonba-autoak 06:20an egin du eztanda. Hiru polizia hil eta ehun pertsona inguru zauritu dira; horietako hamar, larri. Era berean, leherketa horren ondorioz, lau solairuko eraikina erabat suntsituta geratu da.

Gobernuak PKK alderdi kurduko militanteei leporatu die erasoa, azken hilabeteotan bonba-auto ugari jarri baitituzte Turkiako hego-ekialdean dauden polizia-etxeen inguruetan.

Gainera, atzo, gauean, antzeko beste eraso bat jazo zen Van hiriko beste polizia etxe batean. Bi herritar eta polizia bat hil dira leherketa horren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Turkia albisteak