Mundua -
ATENTATUAK
Belgikan atentatua egiteko asmoa zuten bi lagun atxilotu dituzte
Nourredine H. eta Hama H. anaiak dira atxilotuak. Epailearen aurrera eman dituzte eta datozen egunetan hartuko dute haien gaineko erabakia.
Agentziak | Erredakzioa
Belgikako Fiskaltzak atentatuak egiteko prest zeuden bi ustezko terrorista hartu ditu atxilo, herrialdearen hegoaldean egindako polizia-operazioan.
Nourredinea H. eta Hamza H. dira atxilotuak, polizia-iturriek jakinarazi dutenez. Monsen eta Liejan galdeketak egin ditu Poliziak eta hainbat etxebizitza miatu dituzte.
Atxilotuak atentatu bat prestatzen ari zirela pentsatzeko zantzuak daudela esan du Fiskaltzak. Halere, martxoaren 22an Belgikan egin zituzten atentatuekin zerikusia ez dutela zehaztu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea