Mundua -
Tiroketa Munichen
Municheko tiroketan hildako 9 lagunetatik 6 adin txikikoak dira
Hildakoetako hiruk 14 urte zituzten, bik, 15 urte; eta gainerakoek 17,19, 20 eta 45 urte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Municheko tiroketan hildako bederatzi lagunetatik sei adin txikikoak dira, Hubertus Andrae Municheko Poliziako buruak larunbat honetan prentsaurrekoan adierazi duenez.
Zehazki, hiruk 14 urte zituzten, bik, 15 urte; eta gainerakoek 17,19, 20 eta 45 urte. Guztiak ere Munich hirian bizi ziren, nahiz eta hiru turkiarrak eta beste hiru kosovarrak izan.
Municheko Poliziako buruak biktimen nazionalitateari buruzko informaziorik eman ez badu ere, Mevlut Cavlusogl Turkiako Atzerri ministroak eta Kosovoko Atzerri ministroak hildakoetako hiru turkiarrak eta beste hiru kosovarrak direla baieztatu dute.
Municheko erasotzaileak, 18 urteko alemaniar-irandarrak, "alemaniarra naiz" oihu egin zuen erasoa bideoz grabatzen ari zen bizilagun batekin solasean ari zela.
Bestalde, tiroketan zauritu ziren 27 lagunetatik 10 larri daude.