Mundua -
Kanpaina
Pokemon baten atzean, Siriako hainbat umek laguntza eskatzen dute
Siriako Armada Askeak abiatu du kanpaina, hau da, Bashar al Assaden erregimenaren aurkako talde matxinorik nagusiak; Pokemon Go jokoa lortzen ari den oihartzunaz baliatu nahi du.
Agentziak | Erredakzioa
Siriako Armada Askeak, Bashar al Assaden erregimenaren aurkako talde matxinorik nagusiak, kanpaina bat abiatu du, non hainbat ume siriar kameraren aurrean kokatzen diren, Pokemon Go jokoaren hainbat pertsonaiaren marrazkien atzean. Kanpainaren xedea da laguntza eskatzea eta munduaren arreta bereganatzea.
Aipatu taldearen prensa sailak abiatu du kanpaina, eta sare sozialetan ere hasi da zabaltzen, #PokemonInSyria eta #PrayforSiria etiketak erabiliz. Azken hori, gehienetan, herritarren oinazea salatzeko erabili izan da; izan ere, Siriak bost urte baino gehiago daramatza gerran.
Irudietan, hainbat ume orri batzuen atzean agertzen dira, eta orrietan Pokemoneko pertsonaiak agertzen dira. Mezuak honakoak dira: "Sirian nago, etorri eta salba nazazu", "Idliben nago, etorri nire bila", edo "pokemon asko daude Sirian, etorri eta salba nazazu".