Mundua -
Bilera diplomatikoa
EBko eta Latinoamerikako 60 herrialde bildu dira Madrilen
Biharko estatuburuen goi-bileraren aurretik,Txile, Karibe eta Mercosurrekin batzarrak antolatu ditu EBk eta asteazkenean, halaber, Ertamerikaren eta Andeetako Komunitatearen txanda izango da.
Erredakzioa
EBko, Latinoamerikako eta Karibeko 60 herrialdetako ordezkariak bildu dira gaur Madrilen. Biharko estatuburuen goi-bileran onartuko dituzten dokumentuei beraien oniritzia emango diote, horien artean, nazioarteko gaietarako elkarlan eta adostasun plana.
Txile, Karibe eta Mercosurrekin batzarrak antolatu ditu gaur EBk eta asteazkenean, halaber, Ertamerikaren eta Andeetako Komunitatearen txanda izango da.
EBko ordezkariei dagokionez, Jose Luis Rodriguez Zapatero, EBeko seihileko honetako presidentea eta Espainiako Gobernuko presidentea izango da eta baita Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentea eta Jose Manuel Durau Barroso Europako Batzordeko presidentea ere.
Madrileko goi-bileran parte hartuko ez dutenen artean, honakoak: Hugo Chavez Venezuelako presidentea, Raul Castro Kubako presidentea, Silvio Berlusconi Italiako eta James Cameron Erresuma Batuko leen ministro aukeratu berria.
EBko, Latinoamerikako eta Karibeko estatuburuak Asturiaseko Printzeek antolatutako afarira gonbidatuta daude Erregeren jauregian.