Mundua -

Epaia

Sei urteko espetxe zigorra Pistoriusi, neska-laguna hiltzeagatik

2015ean ezarritako zigorra baino handiagoa da oraingoa, baina hilketa kasuetan ezarri ohi dutena baino txikiagoa.

Pistorius, auzitegira heltzean. EFE
Oscar Pistorius. EFE
Pistorius, auzitegira heltzean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei urteko kartzela zigorra ezarri dio Pretoriako Auzitegi Gorenak Oscar Pistorius Hego Afrikako atletari 2013an Reeva Steenkamp neska-laguna hiltzeagatik. Aurretik ere zigortu zuten Pistorius, baina fiskalak jarritako helegite bat tarteko, bigarren epai bat eman dute.

2015eko urrian bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten kirolariari, bikotekidea nahi gabe hil zuela leporatuta. Izan ere, defentsaren arabera, neska-laguna lapur batekin nahastu zuen gizonak, eta lau tiro bota zizkion. Zigorra ezarrita, kartzelatik atera zen Pistorius, etxean barruan preso egoteko.

Iazko abenduan, ordea, auzia berhartu zuen Gorenak, eta hilketa nahita egindakoa izan zela ebatzi zuen. Horren arabera, gutxienez 15 urteko zigorra ezarri behar zioten Pistoriusi.

Delitu horri dagokion urte kopurua ez ezartzea erabaki du gaur, ordea, epaileak. Argudiatu duenez, kartzelan luzaroago egoteak ez du justizia egiteko balio, eta sei urteko zigorra ezarri dio. Espetxera berehala bueltatuko da atleta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa