Mundua -
Hondamendia
BPk Mexikoko Golkoan isuritako petrolioaren zati bat batu du
Konpainiak hodi bat sartu du putzuaren isuri nagusian. Petrolioa batzea lortu duten lehen aldia da, iragan apirilaren 20an hondamendia sortu zenetik.
Erredakzioa
British Petroleum konpainia Mexikoko Golkoan isuritako petrolioa batzen hasi da, putzuaren isuririk nagusienean hodi bat sartu ostean.
"Orain petrolioa eta gasa gainazalera igotzen ari da" hoditik, adierazi du konpainiako presidenteordeak.
Konpainiak petrolioa batzea lortu duen lehen aldia da, iragan apirilaren 20an leherketa batek petrolio plataforma suntsitu eta 11 langile hil zituenetik.
Presidenteordearen arabera, hoditik igotzen doan erregai kopurua handitu egingo dute "pizkanaka-pizkanaka".
BPko ikerlariak ostiraletik saiatu dira hodia sartzen saiatu dira robot urpekari batzuen bidez.
Petrolio beste isuri bat dago ere, txikiagoa, eta BPk handiarekin amaitu ostean konponduko du bigarrena.