Mundua -

Istiluak

Protestekin amaitzeko epea jarri du Thailandiako Gobernuak

Hain zuzen ere, astelehen goiz arteko epea jarri die alkandora gorriei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thailandiako Gobernuaren arabera, protestak bertan behera uzteko epea bihar amaituko da. Halaber, istiluak jasotzen ari diren guneetan deitutako etxeratzeko agindua bertan behera geratu da.

Thailandia Bangkok erdigunetik, manifestariak biltzen diren gunetik, emakumeak, umeak eta adinekoak ateratzeko prestatzen ari da.

Larrialdietako Institutu Nazionaleko idazkari orokorrak adierazi duenez, segurtasun zentroak institutuaren laguntza eskatu du pertsona horiek ahalik eta lasterren istiluak jazotzen ari den ingurutik ateratzeko.

Tiroz hil dute

Armadako frankotiratzaileek manifestari bat tiroz hil dute Bangkokeko erdigunean ehundaka pertsona biltzen ziren unean, izan ere, alkandora gorriek Thailandiako hiriburuko erdigunea okupatu dute. Tiroketa Rama IV etorbidean jazo da, azken egunotan hainbat lagun hil diren inguru berean.

Larrialdietarako zerbitzuak jakinarazi duenez, manifestariak buruan jaso du tiroa eta ospitalerako bidean hil da.

Posizio militar batetik 36 metro baino gutxiagora dagoen edozein pertsonaren kontra tiro egiteko agindua dute Thailandiako Armadako kideek, adierazi du Sansern Kaewkamnerd Armadaren bozeramaileak.

Duela bi hilabete Bangkoken protestak hasi zirenetik, 29 lagun hil eta beste 221 bat zauritu dira granaden edo lehergailuen leherketatan, eta manifestarien eta soldaduen arteko liskarretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea