Mundua -
Thailandia
Gutxienez 24 lagun hil dira Bangkokeko istiluetan
Nazio Batuen idazkari orokorrak indarkeria bertan behera geratzea eskatu du eta Gobernuari zein oposizioaren buruei elkarrizketei berriro ekitea eskatu die.
Erredakzioa
Gutxienez 24 lagun hil dira manifestarien eta Thailandiako soldaduen artean izandako istiluetan. Bangkokeko erdialdean milaka alkandora gorri daude eta Armadak setiatu egin ditu.
Horrez gain, beste 141 lagun zauritu dira liskarretan. Indarkeria ostegunean hasi zen, soldaduen eta alkandora gorrien noizbehinkako istiluekin.
Manifestariak euren kanpamendua uztea nahi dute gobernuko tropek, izan ere, hainbat aste daramate hiriaren finantza-barrutian kanpatuta.
Nazio Batuak
Ban Ki Moon Nazio Batuen idazkari orokorrak indarkeria bertan behera geratzea eskatu du eta Gobernuari zein oposizioaren buruei elkarrizketei berriro ekitea eskatu die, liskarrak amaitzeko eta pertsona gehiago ez hitzeko.
Bokai auzoa
Istilu bortitzenak Bokai auzoan gertatu ziren atzo, gaueko bazarra edo Suam Lumen atzean. Turistek gehien bisitatzen duten zona da, baina bederatzi asteko protesten ondorioz ia desagertu egin da.
Hor 20 bat alkandora gorri atxilotu ditu Armadak eta soldaduek gas negar-eragileak, munizio erreala eta gomazko balak erabili dituzte. Jendetzak, ostera, harriak jaurti ditu.