Mundua -
Alemania nazia
Auschwitzeko guardia bati bost urteko espetxe zigorra ezarri diote
Reinhold Hanning Alemaniako Alderdi Naziaren guardia bat izan zen 23 urte zituenean, eta 170.000 preso hil zituztenean konplize izatea leporatzen diote.
Agentziak | Erredakzioa
Reinhold Hanning Alemaniako Alderdi Naziaren guardia bat izan zen 23 urte zituenean. Horregatik, bost urteko kartzela zigorra ezarri diote ostiral honetan, 170.000 preso hil zituztenean konplize izateagatik. Epaiketa Detmoldeko Auzitegian izan da, eta Auschwitzeko biktimen inguruko erabakiaren berri gaur eman du.
Epaiketan zehar, Hanning garai hartan izandako jarreragatik lotsatuta eta damututa agertu da. Izan ere, gertatutakoa ekiditeko ez zuela ezer egin azaldu du.
Bere defentsak absoluzioa eskatu du epaiketan, eta, horretarako, Hanning-ek bertan ez zuela parte hartu argudiatu du. Halaber, bere esku hartzea ezin dela frogatu gaineratu du.
Era beran, Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, haren esanetan, bertan gertatzen zena ezagutzen zuelako eta hilketen konplizea zelako.
Reinhol Hanningek 94 urte ditu, baina 23 urte zituenean gertatutako sarraskiagatik epaitu dute ostiral honetan. Izan ere, Auschwitzeko guardia izan zen 1943ko urtarrilaren eta 1944ko ekainaren bitartean.
Adituek uste dutenez, bertan 1,1 milioi lagun hil zituzten. Gehienak juduak baziren ere, homosexualak, ijitoak eta komunistak zeuden hildakoen artean. Metodo desberdinak baliatu zituzten horretarako.