Mundua -

Paris

Louvrek ateak itxi ditu artelanak uholdeetatik babesteko

Sena erreka 6,30 eta 6,50 metro bitarteko altuerara arte hel daiteke gaur gauean Parisen, era horretan gainditu egingo lituzke 6 metroraino helduko zela zioten aurreikuspen guztiak.

Parisko Louvre Museoa
Parisko Louvre Museoa.
Senak gainezka egin du eta hainbat lagun ebakuatzen hasi dira

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Louvre Museoak, Sena ibaiaren ertzean dagoenak, "alerta" protokoloa ezarri du "badaezpadako" neurri gisa, eta gaur ateak itxita egongo da, hiriko uholdeak direla eta.

Museo frantziarrak jakitera eman duenez, Uholde Arriskuari aurre egiteko Plana jarri dute abian, eta "uraren azpian geratzeko arriskuan dauden lekuetako artelanak goragoko solairuetan babestuko dituzte".

Uholdeek milaka pertsonari eragin dizkie kalteak Ile de France eskualdean, Paris barne hartzen duenean, Sena ibaiak gainez egin ostean, eta hiriburuko garraioan gorabeherak izan dira.

Sena erreka, 6 metrotik gora

Azken iragarpenen arabera, Sena errekak 6,30 eta 6,50 metro bitarteko altuerara arte iritsi daiteke gaur gauean, Paris aldean, aste honetan zehar eroritako euri zaparrada handiak direla eta. Euri jasa horien eraginez Frantziako 13 hiru departamentutan alerta laranja daukate indarrean, baina bereziki Pariseko eskualdean.

Hasiera batean, uste zuten Sena ibaia 6 metroko altuera izatera helduko zela hiriburuan, baina ez maila hori gainditu eta 1982an izan ziren azken uholdeetan izan zuen mailatik haratago egingo zuenik.

Ségolène Royal Ekologia ministroaren ohar baten bidez aurreratu duenaren arabera, “piko zehatz bat baino, asteburu guztian zehar egonkor mantenduko den maila izango da”, behera egiteari ekin aurretik. Beheraldia igoera baino geldoagoa izango da, beti gertatzen den legez.

Momentuz, agintariek pertsona bakarraren heriotzaren berri eman dute, 74 urteko gizonezko bat, baina Royalek ez du baztertzen biktima gehiago azalduko ez denik, uraren mailak behera egin ahala.

Agintariek azaldu dutenez, 4.000 pertsona euren etxeetatik atera dituzte Sena eta Marne departamentuan denboralea hasi zenetik. Era berean, 24.000 etxebizitzatan argindar etenaldiak izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen? Frantzia bideoak Azken kultur albisteak Albisteak