Mundua -
Irak
Irakeko armadak Faluya berreskuratzeko azken erasoa hasi du
AEBk gidatutako nazioarteko koalizioak hainbat bonbardaketa egin ditu inguruan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Irakeko armadak Faluya hiria berreskuratzeko azken erasoa hasi du, bozeramaile militar baten arabera. Gaur egun, Estatu Islamikoaren (ISIS) kontrolpean dago Irakeko Bagdad hiriburutik 50 kilometrora dagoen Faluya hiria.
Armadak eta Gobernuaren aldekoak diren milizia xiitek maiatzaren 23an hasi zuten Faluya berreskuratzeko erasoa eta hiri horrekiko blokeoa indartu zuten. Halaber, AEBk gidatutako nazioarteko koalizioak hainbat bonbardaketa egin ditu inguruan.
Irakeko indarrek orain abiatutako erasoa behin betikoa izatea espero dute. Faluya hegoaldean, Naimiya barrutian, leherketak eta tiroak izan dira, Reuters agentziak kazetari batek berri eman duenez.
Jihadistek 2014ko urtarrilean hartu zuten Faluyaren kontrola eta sei hilabetera kalifatoa aldarrikatu zuten konstitatutako Siriako eta Irakeko lurretan.