Mundua -

Irak

Lau pertsona hil dira Real Madril taldeko zaleen aurkako eraso batean

Maiatzaren 13an Real Madril taldeko zaleen lagunarte baten aurka egin zuten lehen erasoan 13 lagun hil ziren.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau lagun hil eta beste bost zauritu dira larunbat gauean Real Madril taldeko zaleen lagunarte baten aurka izandako eraso armatu batean, Naher al Imam udalerrian, Diyala probintzian, Irakeko ekialdean, iturri ofizial batek jakitera eman duenez. Futbol-jarraitzaileak Champions Leagueko finala ikusten ari ziren.

Berriemaileak argitu duenez, gerrian atxikita zeraman lehergailua eztandarazi du terrorista suizidak. Erasoaren ostean, segurtasun indarrak bertaratu dira, eta ingurua itxi dute. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatua.

Maiatzaren 13an ere beste atentatu bat egin zuten Real Madril taldeko zaleen beste lagunarte baten kontra, Balad hirian, Bagdad iparraldean. Gutxienez 13 lagun hil ziren eraso haren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak bideoak Gaurko azken ordukoa