Mundua -

Etorkinen tragedia

10.000 etorkin baino gehiago erreskatatu dituzte itsasoan, astebetean

Ostegunean 4.000 migratzaile erreskatatu zituzten. Urtea hasi zenetik 1.475 pertsona hil dira itsasoan, Europara iritsi nahian.

560 etorkin baino gehiago zeramatzan ontziaren hondoratzea. Argazkia: EFE
560 etorkin baino gehiago zeramatzan ontziaren hondoratzea. Argazkia: EFE
560 etorkin baino gehiago zeramatzan ontziaren hondoratzea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10.000 etorkin eta errefuxiatu inguru erreskatatu zituzten Mediterraneoan, Libiatik hurbil, astelehena eta asteazkena bitartean, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak jakitera eman duenez.

Gainera, ostegunean, beste 4.000 etorkin erreskatatu zituzten, Italiako kostazainek zabaldutako datuen arabera.

Guztira, urtea hasi zenetik, 194.611 migratzaile iritsi dira Europara, itsasoz. Horietako 37.363 Italiara heldu dira. 1.475 lagun, berriz, hil egin dira Europara heltzeko saiakera horretan, eta beste 100 bat desagertuta daude.

Migrazioen Nazioarteko Erakundeak azaldu duenez, astelehenean eta asteartean hiru hondoratze izan ziren nazioarteko uretan. Horietako ontzi batean 600 pertsona baino gehiago zihoazen; 540 bizirik erreskatatu zituzten eta bost lagun hil egin ziren.

Alabaina, bizirik atera zirenek ohartarazi dute beste 100 bat lagun desagertuta egon daitezkeela, ontzian 600 baino zihoazela kontuan hartuta.

 

Bestalde, asteazkenean 130 etorkin iritsi ziren Lampedusara. Haiekin zihoazen zazpi bidaide hil egin ziren, tartean bederatzi hilabeteko ume baten ama.

Ostegunean, Espainiako Armadaren fragata batek 77 migratzaile erreskatatu zituen, ontzia hondoratu ostean. Tamalez, 30 pertsona desagertuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Munduko albisteak Migrazioa Euskal Herria Zer ari da gertatzen Europan? Gizartea bideoak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Zer gertatzen ari da Libian? Mediterraneo itsasoko kostaldea