Mundua -

Libiako kostaldearen aurrean

562 migratzaile eta bost hilotz erreskatatu dituzte Mediterraneoan

Migratzaileen itsasontzia hondoratu egin da, Italiako Itsas Armada heldu eta gutxira.

Erreskatea etorkinak
Erreskatea etorkinak
Erreskatea etorkinak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Itsas Armadako bi itsasontzik uretara erori diren 562 migratzaile erreskatatu eta bost pertsonaren hilotzak berreskuratu dituzte, itsasoa zeharkatzeko erabili duten itsasontzia hondoratu ostean, Libiako kostaldetik 18 itsas miliara, nazioarteko uretan.

Hasieran, Itsas Armadak jakinarazi du 500 izan direla erreskatatutako pertsonak eta 7 hildakoak, baina ondoren, kopurua zuzendu du Twitter sare sozialean plazaratutako mezu baten bidez.

Italiak azaldu duenez, itsasontzia irauli da Armadaren 'Bettiga' itsasontzia bidean zegoela, erreskatea egiteko.

Istripua jende kopuruaren ondorio zuzena izan da, aipatutako iturrien arabera.

Ondoren, 'Bergamini' itsasontziak ere bertara jo du, baina momentuz ez dago erreskatearen gaineko informazio gehiagorik.

Azken 48 orduetan, Italiako Kostazainek esan du 5.600 pertsona erreskatatu dituztela, eta hori burutzeko inguruko itsasontzi guztiek parte hartu behar izan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Albisteak migrazioa gaur Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Italia Itotzeak Euskadin Libia albisteak Mediterraneo itsasoa gaur