Mundua -
Porrota saihesteko
Greziari 110.000 milioi euroko laguntza ematea adostu du EBk
Hain zuzen ere, 80.000 milioi euroguneak jarriko ditu, eta Espainiak 9.792 milioi.
Erredakzioa
Euroguneko Ekonomia ministroek Greziari 110.000 milioi euroko laguntza paketea ematea adostu dute 2010 eta 2012 urteen bitarteko eperako. Haietatik 80.000 milioi euro euroguneak jarriko ditu.
Espainiak zifra horren % 12,24a jarriko du,&' || 'nbsp; 9.792 milioi euro, hiru urteetan zehar, Greziaren erreskaterako.
"Greziari laguntza plana aktibatzea erabaki dugu", adierazi du prentsaurreko batean Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidenteak.
Juncker-ek argi utzi die Greziako agintariei dirua maiatzaren 19rako prest izango dutela.
George Papandreu Greziako lehen ministroak ekonomia erreskatatzeko xedez, Europar Batasuneko eta Nazioarteko Diru Funtsarekin adostutako plana martxan jarri dela adierazi du. Horretaz gain, hurrengo hilabetetan zehar herrialdeak "esfortzu handiak" egin beharko dituela iragarri du.
"Ezerezetik laguntza mekanismo bat sortu dugu", adierazi du Papandreuk. "Duela egun batzuk plana aktibatzea eskatu genuen eta gaur akordioa berresten dugu, aurrekaririk gabeko laguntza neurriak, aurrekaririk gabeko esfortzu batentzat", esan du lehen ministroak.
Era berean, herritarrek "esfortzu handiak" egin ezean, Greziak lurra joko duela adierazi du Paoandreuk. "Sakrifizio honek arnasa hartzeko aukera eta aldaketa handiak egiteko aukera emango digu".
EBko ez-ohiko bilera
Euroguneko Ekonomia ministroek bilera arratsaldean hasi dute, Bruselan, Greziari iragarri baino diru-laguntza handiagoa emango ote dioten eztabaidatzeko.
Horretaz gain, Greziak zorra txikitzeko hartutako neurriak aztertuko ditu gaur Europar Batasunak. Funtzionarien soldata izoztea, erretiro adina 53 urtetik 67ra atzeratzea edota BEZ zerga % 3 handitzea, dira murrizketa neurrietako batzuk.