Mundua -

Errefuxiatuak

Greziak Idomeniko kanpalekutik irtenaraziko ditu errefuxiatuak

Greziako Polizia Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua uztarazteko prestatzen hasi da. Gaur egun, 8.500 errefuxiatu inguru daude bertan.

Asteburuko Idomeniren egoeraren argazkia. EFE.
Asteburuko Idomeniren egoeraren argazkia. EFE.
Asteburuko Idomeniren egoeraren argazkia. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Polizia Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua uztarazteko prestatzen hasi da. Gaur egun, 8.500 pertsona inguru daude Idomenin.

"Poliziaren zeregina liskarrak saihestea eta errefuxiatuak abegi-etxeetara eramatea izango da", esan du Poliziaren bozeramaile batek.

Yorgos Kyritsis Greziako Gobernuaren Errefuxiatuen Gaietarako bozeramaileak azaldu duenez, hamar egun inguru beharko dituzte errefuxiatuak Idomenitik ateratzeko eta Gobernuak prestatutako tokietara eramateko.

 

Idomeni Grecia EFE

Eguraldi txarrak okertu egin ditu Idomeniko kanpalekuaren bizi-baldintzak.

Milaka errefuxiatu Idomenin harrapatuta gelditu ziren "Balkanetako ibilbidea" (Europa erdialdera, Alemaniara esaterako, heltzeko errefuxiatuek erabilitako bidea) itxi zutenean. Greziako agintariek Idomenitik ateratzeko deia egin die errefuxiatuei behin eta berriro, baina horiek ez dute kanpalekua utzi nahi badaezpada ere.

"Idomeniko kanpalekuak ezin du bizirik jarraitu. Mafiei baino ez die onik egiten", esan du gaur Kyritsisek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea