Mundua -
Gertakaria
Hiru hildako eta 11 zauritu kontzertu batean, Austrian
Nenzingetik 150 kilometrora egiten ari zen kontzertu batean izan da tiroketa, Liechtensteineik gertu.
Agentziak | Erredakzioa
Armak zeramatzan gizon batek bi lagun hil ditu eta 11 zauritu, Vorarbergeko erregioan, Austria mendebaldean izandako kontzertu batean. Poliziak jakinarazi duenez, bere buruaz beste egin du gero.
150 bat lagun kontzertu bat jarraitzen ari ziren Nenzingeneko erregioan, Liechtensteinetik 40 kilometrora, ORF irrati publikoak jakinarazi duenez.
Motorzale talde batek antolatu zuen kontzertua eta, lekukoen arabera, gizon batek eta emakume batek eztabaida handi bat izan zuten aparkalekuan. Ondoren, 27 urteko gizonezkoak pistola bat atera eta kontzertua egiten ari zen tokira bertaratu zen, jendeari tiro eginez.