Mundua -

Polemika turkiak

Diputatu kurduak auzipetzeko aldaketa juridiko bat egin du Turkiak

Hain zuzen ere, egun inputatuta dauden parlamentariei immunitatea kentzea onartu du Parlamentuak.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. EFE
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. EFE
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Parlamentuak inputatuta dauden diputatuei immunitatea kentzea onartu du. Gobernuak eta Recep Tayyip Erdogan presidenteak sustatutako neurri bat da, batik bat alderdi ezkertiar kurduaren aurka egiteko.

Neurria aldi baterakoa da, eta une honetan bertan inputatuta dauden diputatuei baino ez die eragiten.

Parlamentuko 550 diputatuetatik, 138 inputatuta daude, ustelkeria eta botereaz abusatzea egotzita gehienbat.

HDP alderdi ezkertiar kurduaren kasuan, 59 parlamentarietako 50 daude inputatuta, PKK gerrillarekin lotura izatea leporatuta.

PKK-k dagoeneko ez du eskatzen Turkian bizi diren 12 milioi kurduentzako estatu bat sortzea, eta gutxiengo horri eskubide kultural eta politiko handiagoak ematea babesten du orain.

Europako Parlamentua Ezker Bateratua taldeak kritikatu egin du Turkian “demokratikoki hautatutako diputatuak isilarazi nahi izatea”, eta hori “demokraziaren aurkakoa" dela ohartarazi du.

Alemaniako eta Austriako gobernuek ere salatu dute Turkiako Parlamentuak onartutako neurria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Turkia albisteak