Mundua -
Dokumentazioa
Egyptairren Airbus A320a 2003koa zen, eta 48.000 orduz egin zuen hegan
Pasealeku bakarreko modeloetako bat da (besteak A318, A319 eta A321 dira), eta lehenengoa 1988an jarri zuten martxan.
agentziak | erredakzioa
Kairora bidean desagertu den Egyptair konpainiaren hegazkina Airbus A320 bat zen, 2003an egin zuten, eta 48.000 orduz egin du hegan gaur gertakariaren aurretik.
Pasealeku bakarreko modeloetako bat da (besteak A318, A319 eta A321 dira), eta lehenengoa 1988an jarri zuten martxan.
Pasealeku bakarreko Airbus familiaren 6.700 hegazkin daude martxan uneotan, eta A320 modeloak 180 milioi ordu baino gehiago pilatu ditu hegan guztira.
EgyptAir konpainiak sare sozialetan argitaratu duen agiri labur batean azaldu duenez, Airbus A320 hegazkinaren MS804 hegaldia Pariseko Charles de Gaulle aireportutik abiatu zen asteazken arratsaldean eta Kairoko nazioarteko aireportua iritsi behar zen ostegun goizaldean.
Hala ere, non dagoen ez dakite radarretik desagertu delako.