Mundua -

Hegazkin baten desagertzea

Egipto: 'Atentatuaren hipotesiak matxurarenak baino indar gehiago du'

Hala ere, agintariek oraingoz ez dute argitu atentatua edo istripua izan den. Gainera, itsasoan topatutako arrastoak desagertutako hegazkinarenak direla gezurtatu dute.

MS804 hegaldiko bidaiarien senideak Kairoko aireportuan. Argazkia: EFE.
MS804 hegaldiko bidaiarien senideak Kairoko aireportuan. Argazkia: EFE.
Egyptairreko istripua eraso terrorista izan litekeela uste dute

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paris-Kairo ibilbidea egiten ari zela goizaldean desagertu zen EgyptAir konpainiako hegazkinak ?itsasoa jo? duela eta ?galdu? egin dela baieztatu du gaur Francois Hollande Frantziako presidenteak. Hipotesirik baztertu behar ez dela azpimarratu du Hollandek, terrorista barne.

Horrez gain, Greziako eta Egiptoko agintariekin harremanetan daudela azaldu du Frantziako presidenteak, bilaketa lanetan laguntzeko hegazkinak eta ontziak bidaltzeko.

Bestalde, Sharif Fathi Egiptoko Abiazio ministroak esan du aukera gehiago dagoela hegazkinaren desagertzea atentatu baten ondorio izatea, matxura tekniko batengatik gertatu izana baino. Alabaina, hipotesiak baino ez direla azpimarratu du.

?Ez dut espekulazioetan edo usteetan erori nahi, baina egoera zorrotz aztertuz gero, eraso terroristaren edo bestelako erasoaren hipotesiak indarra hartuko luke", esan du lehen ministroak, hegazkinaren balizko arazo tekniko batez galdetu diotenean.

Halere, egin duen agerraldian, Fathik azpimarratu egin du momentura arte "usteak" besterik ez daudela eta goiz dela jakiteko zergatik Airbus A320 hegazkina desagertu zen gaur goizaldean.

Bestalde, Mediterraneoan topatu dituzten hondakinak itsasora eroritako hegazkinarenak direla esan du arratsaldean Ahmed Adel Egyptair hegazkin-konpainiaren presidenteordeak.

Hala adierazi du CNN telebista-katean, baina gerora berriro egin du agerraldia, ?emandako datuak zuzentzeko. ?Ez dugu gure hegazkinaren zatirik aurkitu; beraz, bilaketarekin jarraitzen dugu?, argitu du.

Hegazkinaren desagertzea

Panos Kamenos Greziako Defentsa ministroak emandako azken informazioen arabera, hegazkina 37.000 oinetik 15.000 oinera jaitsi zen Egiptoko aireko espazioan eta radarretik atera zen.

Bestalde, EgyptAir konpainiak sare sozialetan argitaratu duen agiri labur batean azaldu duenez, Airbus A320 hegazkinaren MS804 hegaldia Pariseko Charles de Gaulle aireportutik abiatu zen asteazken arratsaldean eta Kairoko nazioarteko aireportua iritsi behar zen ostegun goizaldean.

Hegazkinaren seinalea Egiptoren aireko espazioan kilometro bat sartu ondoren galdu dute radarrek. Hegaldia desagertu den unean 11.000 bat metroko altitudean hegan egiten ari zela erantsi dute.

Konpainiaren ahotan, hegazkinean zazpi tripulatzaile eta segurtasuneko hiru kide zihoazen. Era berean, hegaldiak 57 bidaiari zeramatzan, horien artean, mutiko bat eta bi haurtxo, EgyptAirek sare sozialetan argitaratu duen agiri batean azaldu duenez.

30 bidaiari egiptoarrak ziren eta 15 frantziarrak. Bidaiarien artean, Erresuma Batuko herritar bat, belgikar bat, irakiar bat, kuwaitar bat, saudi arabiar bat, sudandar bat, txadar bat, portugaldar bat, aljeriar bat eta kanadar bat zeudela erantsi du konpainiak agiri batean.

Hegazkina 2003an egindakoa dela eta hegaldiko kapitainak 6.275 orduko eskarmentua zuela azaldu du EgyptAirek.

EgyptAir bidaiairen senideak efe

MS804 hegaldiko bidaiarien senideak Kairoko aireportura heltzen. Argazkia: EFE

Laguntza eskatu zuen

Hegazkinak laguntza eskatzeko mezu bat bidali du 04:26ean (02:26 GMT), konpainiak jakitera eman duenez. Mohamed Samir bozeramaile militarrak, ostera, "Indar Armatuek hegazkinaren laguntza eskaerarik" jaso ez dutela ziurtatu du Facebook sare sozialean.

Egiptoko aireko operazioen kontrol zentroko iturriek Al Ahram egunkariari azaldu diotenez, hegazkina desagertu baino hamar minutu lehenago izan dute azken komunikazioa, eta azken seinalea Grezia eta Egiptoren aireko espazioen arteko mugan eman du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Paris gaur Gaurko azken ordukoa Egipto gaur