Mundua -

Pertsona-trafikoa 2015ean

Mafiek 6.000 milioi inguru jaso dituzte pertsonak Europara ekartzen

Europolek eta Interpolek aurkeztutako txosten baten arabera, etorkin eta errefuxiatu trafikoa krimen antolatuak egindako negozio handienetakoa izan zen iaz.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015ean milioi bat errefuxiatu eta etorkin baino gehiago heldu ziren Europara eta joan-etorri hori negozio borobila izan zen pertsona trafikoa egiten duten pertsonentzat, Europolek eta Interpolek elkarrekin egindako txosten baten arabera.

Aipatutako ikerketak dioenez, 5.000 eta 6.000 milioi dolar mugitu zituen trafikoak 2015ean, hau da, krimen antolatuak Europan topatu duen negoziorik handienetakoa.

Gainera, txostenaren  arabera, EBera joan ziren etorkinen % 90 sare kriminalen bidez heldu ziren, euren artean oso ondo konektatuta baitaude.

Era berean, agerian geratu da gizakien trafikoa nazioarte mailako negozioa dela, susmagarriak ehun nazionalitate baino gehiagokoak baitira eta, txostenean agertzen denez, ia guztiek bestelako delituren bat egin dute trafikoan murgildu aurretik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Migrazioa Europa Europako herrialdei buruzko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan