Mundua -
Sutea Kanadan
Milaka lagun ebakuatu dituzte Fort Macmurraytik sutea berpiztu ondoren
Suteak 230.000 kilometro karratu kiskali ditu dagoeneko, eta 70 milioi dolarreko galerak sortarazi dizkie petrolio konpainiei, egunean milioi bat petrolio-barril gutxiago ekoizten baitituzte.
agentziak | erredakzioa
Rachel Notley Albertako lehen ministroak Fort McMurray hiriko Suncor eta Syncrude Fort petrolio-lantegietako 4.000 langileren "derrigorrezko eta badaezpadazko" ebakuazio agindu du, Alberta ekialdeko sutea berpiztu eta gero.
Sutea bortizki berpiztu da Fort McMurrayko inguruetan eta "muturreko" egoera bizi dute, Kanadako lurralde horretako Gobernuak bere webgunean jakinarazi duenez.
Gainera, orain dela gutxi ebakuatutako 80.000 pertsona etxera bueltatzeko plana bertan behera gelditu da.
Suteak 230.000 kilometro karratu kiskali ditu dagoeneko, eta 70 milioi dolarreko galerak sortarazi dizkie petrolio konpainiei, egunean milioi bat petrolio-barril gutxiago ekoizten baitituzte.