Mundua -

Venezuela

Chavismoak baztertu egin du Maduroren aurkako erreferenduma

“Badakite ez dela erreferendumik egingo: lehenik eta behin, berandu eskatu dutelako; bigarrenik, gaizki egin dutelako; eta, azkenik, iruzurra delako”, esan du Aristobulo Isturiz presidenteordeak.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro kargutik kentzeko erreferendumik ez dela egingo azpimarratu du Aristobulo Isturiz Venezuelako presidenteordeak, izan ere, "oposizioak ez ditu epeak bete".

“Badakite ez dela erreferendumik egingo. Ziur daude. Itxurak egiten ari dira. Lehenik eta behin, berandu eskatu dutelako. Bigarrenik, gaizki egin dutelako, eta azkenik, iruzurra delako”, adierazi du presidenteordeak.

“Badakigu euren aukera bakarra hori dela, baina ez dute horretarako betarik. Jarraitzaileak engainatzen ari dira, jendea manipulatzen ari dira; arduragabe batzuk dira”, esan du buruzagiak, El Universal Venezuelako egunkariak jakitera eman duenez.

“Madurok ez du boterea erreferendum batekin utziko”, esan du Isturizek. “Ahaztu! Hemen ez da erreferendumik izango”, nabarmendu du Venezuelako presidenteordeak.

Estatu-kolpea

Ordu batzuk lehenago, oposizioak estatu-kolpea egin nahi duela salatu du Diosdado Cabello diputatu ofizialistak.

Cabelloren hitzetan, oposizioak badaki presidentea kargutik kentzeko erreferenduma egiteko behar diren 243 egunak ezin direla aurten bete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Eguneko albisteak Venezuela argazkiak Nicolás Maduro gaur