Mundua -

Siriako errefuxiatuen drama

30 ume errefuxiaturi sexu-abusuak egin dizkiete Turkian

Susmagarria errefuxiatuentzako kanpamentu batean garbitzaile lanetan ari zen 29 urteko gizonezko bat da.

Hainbat errefuxiatu, Turkian. EiTB
Hainbat errefuxiatu, Turkian. EiTB
Hainbat errefuxiatu, Turkian. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako 30 ume errefuxiaturi sexu-abusuak egin dizkiete Turkia hego-ekialdeko Gaziantep probintzian, Nizipeko errefuxiatuentzako kanpamentuan.

Turkiako agintariek ikerketa abiatu dute, eta auzia "gertutik" jarraitzen ari direla adierazi dute.

Hurriyet egunkariaren arabera, biktimak 8 eta 12 urte artekoak dira. Horietako batek gertatutakoa kontatu zion aitari, eta horrek salaketa jarri zuen Jendarmerian.

Sexu-abusuen ustezko egilea Nizipeko kanpamentuan garbitzaile lanetan ari zen 29 urteko gizon bat da. Iazko irailean atxilotu zuten, eta 289 urte arteko espetxe-zigorra ezar liezaiokete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Turkia albisteak Umeak azken ordukoa Sexu erasoak Siria albisteak gaur