Mundua -

Kapitalak zuritzea

Manuel Noriega Panamako diktadore ohia Frantziara estraditatu dute

Martxoaren amaieran diktadore ohiak jarritako demanda atzera bota zuen AEBetako Auzitegi Gorenak. Frantziara estraditatzeko erabakia berriz aztertzea eskatu zuen Noriegak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Noriega Panamako diktadore ohia Frantziara estraditatu dute arratsaldean, kapitalen zuritzea egotzita, AEBetako iturriek jakinarazi dutenez. Noriega Air France hegazkin batean abiatu da, ofizial batek azaldu duenez.

Martxoaren amaieran diktadore ohiak jarritako demanda atzera bota zuen AEBetako Auzitegi Gorenak. Frantziara estraditatzeko erabakia berriz aztertzea eskatu zuen Noriegak.

1990etik preso dago Noriega Miamin. AEBek 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zion, droga-trafikoa, zilegi ez den elkartean parte hartzea eta konspirazioa egotzita.

2007ko irailean zigorra bete zuen Noriegak, epaitegi batek zigorra 17 urtera murriztu ostean. Ordutik Floridako kartzelan izan da Frantziara estraditatzeko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea